Hizpideak

Botoen bidea baliatuz

EA, Alternatiba eta ezker abertzalearen proposamenaren aurkezpena, ostiralean. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Pello Urzelai.
2011ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Espainiako Gorteetarako hauteskundeen eguna jakin eta astebetera, ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak batzeko proposamen bat jarri dute mahai gainean. EAJri eta Aralarri elkarrekin aurkezteko eskaintza egin diete. Udal eta foru hauteskundeetan ikusi zenez, ezker abertzalea, EA eta Alternatiba indar bilketaren erreferente bihurtu dira, Bilduren bidez. Erreferentzialtasun hori baliatu dute, baina beste urrats bat egiteko. Bilduren mugetatik haratago. Aliantza berria, sustatzaileen arabera, tresna bat izango litzateke Euskal Herriko egoeran iraulketa bat egiteko, alderdi interesen gainetik. Gauzatu edo ez,aliantza berriaren aukera hauteskundeetako berrikuntza eta ardatz nagusietako bat bilakatuko da.

EAJren lehen erreakzioen arabera —oraindik proposamenaren sustatzaileekin bildu gabe—, ezezkotan dago, eta ezezkoa gizarteratzen hasi da. EAJk bere ohiko ibilbidea balioetsi du: euskal herritarrentzat hobekuntzak lortu bitartean, estatuaren gobernagarritasunean eta egonkortasun ekonomikoan laguntzen duen alderdiaren jardunbidea.

Aralarrek baikorrago hartu du proposamena, indarrak batzea beharrezkoa ikusten duelako eta bere tamainaren jabe delako. Bost indarrek osatutako aliantza osoak aurrera egiten ez badu, lauren artekoa ere urrats garrantzitsua izango litzateke. Aralarren esku dago lauko aliantza. Bilduren marka alde batera utzita, errazagoa du, gainera. Nafarroan dago gakoa. Edo NaBairen formula higatuari heldu edo lau lurraldeetan aliantza berria indartu—nazio aldarrikapenei ez ezik, bakebideari astindu bat emateko aukera sortuz—. Horra hor hautua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.