Bi abiadurako Europa hizpide da berriro, euroa gure sakelara iritsi zenetik ia hamar urte igaro direnean. Alemania eta Frantzia —Angela Merkel eta Nicolas Sarkozy— tentatuta daude eurogunean erdigune gogor bat sortzeko, baldintza jakin batzuk betetzeko prest eta prestatuta dauden herrialdeekin. Hainbat herrialde, izan ere, zama bihurtu dira, barne ekonomia suspertzeko gaitasuna akaso bai, baina Europako tren osoari tiraka aritzeko indarrik eta gogorik ez daukaten beste herrialde horientzat. Hortik bi abiadurena. Beste kontu bat da zertan geratuko litzatekeen Europako Batasuna. Ez baitu, orain arte, diru batasunetik haratagoko urrats nabarmenik egin.
Atzeraldiari bizkarra eman nahi diote EBko herrialdeek, lehenbailehen; eta hazkunde ekonomikoa, udan bufaloek ura bezainbeste behar dute.
Herri jakinduriak dio bufalo talde bat taldeko bufalorik motelena bezain motela dela; bufalo herrenak lehoiak jaten baditu, taldea azkarrago ibiliko dela. Bufaloaren indarra, baina, taldean datzala esaten dute zoologoek.
Hizpideak
Bufalo taldearen abiada
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu