Komenentziaren arabera erabili dute askok; ozen esanda eta ahopeka isilduta beste askok, eta bete gabe betearaziz beste askok. Gaur egunera ekarrita, merkatuaren errealitateari aurkeztuta, hauxe: balioa galdu du. Demokraziak, alegia. Galanta da paradoxa. Demo: herria, eta kratos: boterea. Herriari eman dio boterea Giorgos Papandreu Greziako lehen ministroak, eta kolokan jarri du euroguneko agintarien akordioa. Demokraziak, alegia.
Demo-ren kratos aspaldi galdu zen bidean. Zertara dator hau? Demo-ren gainetik aspaldi pasatu zen kratos. Aspaldian ez du demo-k erabakitzen, aspaldian erabakitzen du kratos-ek. Greziako demo-k aspaldi galdu zuen hitza eta erabakia. Herrialde horren jardunaren barnean dago eurogunea guztiarena, munduko finantza sistema guztiarena. Zertara dator Grezia klasikora bueltatzea? Odisea eta tragedia ere Grezia klasikoko hitzak dira, eta ez ditu inork erabiltzen —ez da inor erabiltzera ausartzen—. Demo aspaldi galdu zen bidean, eta kratos ere bai. EBZ Europako Banku Zentrala eta NDF Nazioarteko Diru Funtsa izena dute orain.
Hizpideak
'Demo' eta 'kratos'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu