Ohean hil da Fraga, eta demokrataz jantzita hilobiratuko dute. Espainiako Konstituzioaren aitetako bat izan zen, eta diktaduratik demokraziarako jauzia emateko egin zuen «ekarpena» goraipatu du, oro har, Espainiako klase politikoak. «Mendeko politikaririk handienetakoa», Raxoiren arabera, eta «aparteko intelektuala», Del Burgoren hitzetan, iragan frankistagatik eta trantsizioko krimenengatik epaitegietan erantzun gabe joan da Fraga. Hori, Euskal Herrian, gehienek nabarmendu dute. Espainian, bakarren batzuek.
1976ko martxoaren 3a eta maiatzaren 9a ondo iltzatuta daude euskaldunon memorian, akordatu nahi duenarentzat. Gasteizko greban bost lagun hil zituen Polizia militarrak. Montejurran, karlisten gurutze bidean, paramilitarrek bi lagun hil zituzten, Guardia Zibila eta Polizia lekuko zirela. Fraga zen garai hartan Gobernazio ministroa, eta krimen horiek bere ardurapekoak ziren. PPren sortzailea, ordea, aspaldi pasa zuten araztegitik, eta birgaitu. Barkamenik eskatu ez, eta damurik ere ez du agertu. Baina «eredugarria» izan da.
Hizpideak
Demokrataz jantzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu