Hizpideak

Denbora kontua da

Xabin Makazaga.
2011ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Palestinako Aginte Nazionala denbora askoan aritu da datorren astean egingo duen urratsa egosten eta urrats horren ondorioak neurtzen. Eskakizunak nazioartean lehen baino babes handiagoa duela jakitun erabaki dute Nazio Batuen Erakundean estatu palestinarraren aldarrikapena egitea. Eta Palestina eskubide osoko kide gisa onartzeko eskatuko dio NBEko Segurtasun Kontseiluari Mahmud Abbasek.

Ameriketako Estatu Batuek beto eskubidea baliatu eta eskakizun hori atzera botako dutela jakinarazi du dagoeneko Barack Obama presidenteak. Inor gutxi harrituko du iragarpen horrek. PANeko negoziatzaileak, behintzat, ez. Izan ere, eskubide osoko kide izateko eskubide osoa dutela aldarrikatu arren, ukaziotik ere ebazpen baliagarri bat lor dezaketela uste dute.

Israeldarrak eta palestinarrak elkarren ondoan bizitzera kondenatuta daude, eta bi estatuen irtenbidea da, gaur-gaurkoz, elkarbizitzarako berme bakarra. Nazioartean gero eta onartuago dago hori. NBEk ere onartzea denbora kontua izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.