Konpromisoa agertuko dute erakundeek, izango dira aho batez onartutako testuak, deklarazio instituzionalak, aldeko hitzak eta mezuak, egin beharreko urratsei buruzkoak, normaltasunari eta haren beharrari buruzkoak. Hizkuntza hitzek soilik osatzen dutela pentsatzen dutenek egindakoak, denen ahotan agertutakoak, gero ahora eramateko ahaleginik txikiena ere egiten ez dutenenak izan arren horietatik asko eta asko.
Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur. Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da gaur. Izango dira hizkuntza hitzek ez ezik ekintzek ere osatzen dutela pentsatuz eta sinetsiz ospatuko dutenak; izango dira hizkuntza urtean behingo atxikimendu eta belarrigoxatze hitzek salbatuko dutela pentsatuz eta sinetsiz ospatuko dutenak.
Eta hizkuntza hitzek ez ezik ekintzek ere osatzen dutela pentsatzen dutenek salatuko dituzte euskararen normalizaziorako oztopoak, eta salatu hizkuntza eskubidea bermatzeko ezintasunak. Horiek ez baitira Euskararen Egunekoak: horiek egunerokoak dira.
Hizpideak
Eguna, eta egunerokoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu