Hizpideak

'Egunkaria'

inaki petxarroman
2011ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Txikiak egiten zuen handi. Munduari beste begirada batez so egiteko gaitasuna zuen bere meriturik handienetakoa. Euskaldunon komunitateari inork ezer oparituko ez ziolako ziurtasunak sortu zuen Euskaldunon Egunkaria, euskaltzaleek ezean beste inork ez zuela egingo jakiteak. Somaliako familia txiro bateko haur jaioberriari bezain etorkizun luzea iragarri zioten. Baina gosete eta gaixotasunei aurre egin, eta nerabezarora heldu zen.

Informazio eskubidea eta adierazpen askatasuna aldarrikatzen dituen Konstituzioa oinarri duen estatuaren ezinikusiak akabatu zuen, kazetariak eta politikariak oraindik ere preso dituen ezinikusi berak.

Euskaldunon eskubideak zaintzearren itxi zutela esan zuen borreroen eledunak, eta kalabozoetako garraxiek eragindako sukarrak erakutsi zuen berriro zeinen marra estua dagoen amets gaiztoaren eta errealitatearen artean. Begiak kendu zizkiguten, baina ordurako bagenekien zein garrantzitsua den norbere begirada. Eta BERRIA sortu zen. Eta lehen bezain babesgabe dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.