Adorea izan dute norberetik bestearen mina ulertzeko. Ariketa zaila, eskuzabaltasunaren eredu. Eta irakaspen ederra eman diote gizarteari: baietz, posible dela bestearen nahigabea sentitzea, eta, nola ez, aitortzea. Hortik ondorioztatzen da min guztiak «bidegabeak»izan direla esatea. Ezin dela sailkapenik egin batzuen eta besteen sufrimenduarekin. Gizarteak, eta, are gehiago, ordezkari politikoek, ezin dutela bereizkeriarik egin alde bateko eta besteko biktimekin. Guztientzat «egia, justizia, memoria, onirizpena eta kaltearen ordaina» eskatu dituzte ETAren, GALen eta Batallon Vasco-Españolen biktima zenbaitek. Eta erakundeei ohartarazi diete «bereizketak» egin dituztela, eta erantzukizunak hartu gabe daudela oraindik.
Zailena batzea eta elkarri entzutea izan dela aitortu dute Glencree taldean batutako biktimek. Behin harresi hori botata, errazagoa izan da bestearen larruan jartzea eta harekin enpatizatzea. Abiapuntu horretatik baino ezingo dira iraganeko zauriak osatu etaelkarrekin bizitzeko oinarriak adostu.
Hizpideak
Elkarren min bidegabea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu