Hizpideak

Erabaki politikoa

mikel lizarralde
2011ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Berrogei urteko ibilbidean, zenbat ikasle pasatuko ziren Larraonatik, Baionatik, Eibartik, uztaileko oporrak baliatuta, euskaraz ikasteko? Zenbatek antolatuko zituzten uztaileko egunak ikasten segitzeko asmoarekin? Udako Euskal Unibertsitatea uharte bat izan zen urte luzetan unibertsitate mailako ikastaroak egin nahi zituztenentzat, eta irakaskuntza publikoan euskara apurka-apurka lekua egiten joan zenean ere, UEUk segitu zuen erreferentzia izaten. Eta oraindik hala izaten jarraitzen du, 40 urteko ibilbidea aintzat ez hartzea erabaki dutenen iritziaren gainetik.

UEUri 177.840 euroko laguntza etetea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. 1998tik jaso du euskal unibertsitateak gobernuaren laguntza, eta gaur egun aurrekontuaren %25 da hori. Murrizketa handiegia, aurrera egiteko. Eta, hala ere, UEUko arduradunek ziurtatu dute «erabaki politikoaren» gainetik aurrera egingo dutela, horretarako lan erregulazio espedientea egin beharko badute ere. 40 urteko jardunak erein duelako hazia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.