Europako Parlamentuak legedia aldatzeko eskatu dio Bruselari, 2020. urtetik aurrera birzikla daitezkeen gaiak erraustea galarazteko. 479 parlamentari azaldu dira txostenaren alde, 66 kontra eta 63 abstenitu egin dira.
Zaborren kudeaketa eztabaida politikoaren muinean ezarri den garai honetan, bereziki esanguratsua da Europako Batzordeari egiten zaion eskaera, hemendik aurrera Bruselak zuzentarau bat aurkeztu beharko duelako eta EBko estatuek batzordearen arauei segitu beharko dietelako. Parlamentuak errauste plantak desagerrarazteko eskaerarik egin ez duen arren, oso kolokan jarri du haien etorkizuna, birzikla daitezkeen gaiak —guztiak— erretzea debekatzen badituzte, azpiegitura horien bideragarritasuna nahiko zalantzazkoa izango delako.
Izaskun Bilbao EAJko diputatua pozik agertu da eskaerarekin. Bitartean, Gipuzkoako Batzar Nagusiek errauste plantaren alde egin dute berriro ere, EAJ, PSE-EE eta PPren botoekin.
Hizpideak
Erraustearen kontra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu