Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak euskaldunon hizkuntza eskubideak urratzen dituztela badakigu, gutxienez, euskaldunok. Ez daukagu Europako Batzordearen adituen taldearen atzoko txostenaren beharrik. Espainiak Martxelo Otamendiren tortura salaketa ez zuela ikertu dakigun moduan, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia zigortu beharrik gabe. Torturatu zutela ere badakigu.
Ez da lehen aldia Europako Batzordearen aditu taldeak Nafarroako eta Espainiako gobernuen hizkuntza politikak larrutzen eta Jaurlaritzarenak kritikatzen dituena. Ezta Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia zigortzen duena, torturak ez ikertzeagatik.
Adituen txostena zorrotza da, administrazioak lotsagorritzeko modukoa. Auzitegiaren urriko epaiak jauzi kualitatiboak dituela onartu du Iñigo Iruinek, Otamendiren abokatuak. Baina, zoritxarrez, ez dute errealitatea aldarazten, eta Europak seinalatuek txostenak eta epaiak ahaztuta jarraitzen dute.
Hizpideak
Europa, antzua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu