Eusko Jaurlaritzako, Nafarroako Gobernuko eta Akitaniako Kontseilu Nagusiko ordezkariak Europako Parlamentura joan dira euskara beste hizkuntza gutxitu batzuentzat eredugarria izan daitekeela azaltzera. Lurdes Auzmendik, Maximino Gomezek eta Frantxua Maitiak elkarrekin zerbait egitea bera ontzat hartzekoa da, gaudenean gaudela. Baina hiru gobernuetako ordezkariek uko egin diote euskararen ofizialtasuna eskatzeari. «Ez da gure helburua momentuz», azaldu du Lurdes Auzmendik.
Europan ofizialtasuna zor zaio euskarari. Baina, lehenik eta behin, bere lurralde osoan, bere hiztun guztiei zor zaie. Hori gabe, hizkuntz normalizazioa ezinezkoa izango dela gero eta froga gehiago daude. Euskarak galtzeko arriskuan jarraitzen du, Unescok berriki gogorarazi duenez. Beste hizkuntzek dituzten eskubide berak merezi ditu euskarak. Zer pentsatuko lukete Maitiak, Auzmendik eta Gomezek Europak frantsesaren eta gaztelaniaren ofizialtasuna onartuko ez balu? Erantzun berak balio du euskararentzat ere.
Hizpideak
Euskararen ofizialtasuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu