inaki petxarroman
Hizpideak

Euskararen omenaldia

2012ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Omenaldia egin diote euskarari Madrilen, Espainiako Hizkuntzaren Akademian. Ministroek, kontseilariek eta hizkuntzalariek hitz egin dute. Ponpoxoa izan da ekitaldia, 300 urtean hein horretako lehena. Halakoak esan dituzte: euskara ez dela horma, zubia baizik; ezin dela goitik ezarri; politikatik bereizi egin behar dela, gerorik izango badu; bortxakeriaren aldia amaituta, euskal herritarrok hitz egin nahi dutela... Konplexuz betetako hitz eta ikuspegiak, euskal hiztunengan urteetako debeku eta umiliazioek utzi duten gutxiagotasun sentimenduaren isla.

Nekez okurrituko litzaioke inori gaztelaniari buruz halakoak botatzea. Gaztelania kulturen arteko zubia baita, aberastasunaren eta askatasunaren ikur... Ez baitu zerikusirik bortxa eta erabilera politikoarekin, ez Ameriketako herri indigenen zapalkuntzarekin edota penintsulako kultura gutxituen deuseztearekin. Atxikimendu librearenbidez 500 milioi hiztun lortzekosekretua zein den? Coca-Colaren formula kimikoa bezain ondo gordeta daukate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.