inaki petxarroman
Hizpideak

Ez daude hain urruti

2012ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Iraganeko subiranotasunaren hondarra da Hegoaldeko probintziek Espainiako Estatuan duten autonomia fiskala. Erresuma garaitik karlistaldietaraino eutsi zioten autonomia fiskalaren lekuko dira kontzertu eta hitzarmen ekonomikoak. Edozein ezinikusi politiko-ideologikok baino gehiago elkartzen ditu Nafarroa eta mendebaldeko hiru probintziak zergak kudeatzeko eskumena izateak.

Kultur nortasunean euskarak dakarren batasunaren parekotzat jo daiteke autonomia fiskalak burujabetza ekonomikoaren arloan ematen duena. Iraganetik gerorako zubi emankor bat da.

Nafarroak ere ez du aplikatu nahi Raxoik agindutako amnistia fiskala, Gipuzkoak, Bizkaiak eta Arabak bezala. Eta, gainera, ez ditu batere gustuko Madrilen aurrekontua eta murrizketak. Urruti eraman ditu lau herrialdeak azken hamarkadetako ibilbide historikoak. Baina askoz ere gehiagok batzen ditu bereizi baino. Eta krisi ekonomikoa aukera bat izan daitekelurraldetasunarentzat eta burujabetzarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.