Hizpideak

Ezkerrekoa eta batua?

enekoitz telleria sarriegi
2011ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Hauteskundeak baino lehen zegoen krisian, hauteskundeetako emaitzen ostean zegoen krisian, eta handik aurrerako guztien ondoren dago gain behera. Bere izenak adierazten duenaren beste muturrera egin du Ezker Batuak azken hilabeteotan.

Eztabaida ez baita Arabako ahaldun nagusia hautatzeko negoziazioetan lanpostuak eta dirusariak negoziatu izana, negoziaketak alderdiaren zuzendaritzaren ezkutuan eta baimenik gabe egin izana baizik. Eztabaida ez baita koordinatzaile nagusiaren jardunak edo alderdiaren barne krisiak hauteskunde emaitza kaskar horietan nola eragin duen aztertzea, koordinatzaile nagusiak Legebiltzarrean aritzeagatik jasotzen duen soldata ez duela alderdiaren diru kutxan sartzen baizik.

Eta aranistak daude, eta madrazistak. Eta zuzendaritza nagusiak, eta kontseilu politikoak. Eta batzar nagusi bat antolatuta azarorako, eta beste bat urrirako. Baina gutxi hitz egiten da jada ideologiaz, mapa politiko berriaz, eta birkokapenez. Eta gutxiago EBri bozka eman ziotenez. Ezkerrekoa eta batua?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.