Pilota Enpresen Liga bat dute, webguneak dituzte, prentsa arduradunak, prestatzaile fisikoak, intendenteak, kirol zuzendariak, kontratuak, telebista eskubideak, irudi eskubideak eta publizitate hitzarmenak.
Baina EPELen lau t'erdiko txapelketako finala jokatzeko bost egun baino falta ez direnean, bi finalistetako batek final hori atzeratu bai, baina oraindik egun horretan jokatuko ote duen ez dakigunean, komunikabide, pilotazale eta kide-kontrario guztiak Aimar Olaizolari begira jarrita daudenean, inork ez daki entrenamendurik egin duen, edo hatzamarra sendatu zaion. Asegarcek ez du baieztatu nahi; pilotariak ez du adierazpenik egin nahi; finaleko egunari eusten diotela diote, baina hortik aurrera inork ez duela txintik esango.
Imajinatzen du inork halakorik kirol normalizatu batean? Federer Nadalen kontra Roland Garroseko finala jokatu bezperan, isilka eta ezkutuka entrenatzen, eta antolatzaileak haren jarduna zuritzen? Aurrera eginda zeudelakoan egiten dute behin eta berriz atzera. Ezkutukeriara, zomorrokeriara...
Hizpideak
Ezkutuka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu