Hizpideak

«Familia barruko» bortxa

inaki petxarroman
2011ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Emakumeen aurkako bortxa sistematikoari «familia barruko» indarkeria deitu dio Ana Matok, Espainiako Osasun eta Berdintasuneko ministroak. Izenak ez omen dio axola. Eta ondoren eman du azalpena, Espainian izan den hilketa bati buruz ari zela: «Kontua da ustez gehien maite beharko lukeenak hil duela emakume bat». Zapalkuntza patriarkal globalaren ondorio larrienetako bati, emakumeen aurkako indarkeria matxistari, familia barruko indarkeria deitzea ez da inozoa. Emakumeek eta gizonek urruti dute eredu horretan berdintasuna: lan harremanetan, eremu publiko zein pribatuetan, botere guneetan, familiako eta bestelako esparru afektiboetako zeregin eta rolen banaketan. Arazoa ez da «jeloskor jarrita burua galtzen duten» lau eroren indarkeria kasu bakana.

Arazoa da bigarren mailako pertsonatzat hartzen dituen sistemak andreen aurka ezarri duen kontrol eta indarkeria tresneria sarritan ikusezina. Eta ministroak aipatu dituen familia eta maitasun mota horiek sistema horren zutabe nagusietako bi dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.