inaki petxarroman
Hizpideak

Franco eta Guardia Zibila

2012ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Bizkaiko Diputazioak baliogabetu egin ditu duela 62 urte Francori emandako ohoreak. Besteak beste, erakundearen urrezko liburuan lehen lekua zuen diktadoreak, eta Bizkaiko argitsuen dominaren jabe zen. 62 urte behar izan dituzte. Arinago ibiltzen dira agintariak beste zeregin batzuetan.

Baina gauza batzuk nekez aldatzen dira. Eta horren erakusgarri da atzo Espainiako errege-erreginek Bilbora egin zuten bisita, Iberdrola dorrearen inaugurazioaren harira. Erraz ahazten da Francok berak aukeratu zuela Juan Carlos I.a bere ondorengo estatuaren burua izateko eta sekula ere ez dela jarri haren legitimitate demokratikoa herritarren erabakiaren eskuetan. Gogoratzea komeni da, erraz ahazten baita.

Gauzak nekez aldatzen diren beste seinale bat: Andoaingo bi lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak, eta inkomunikatuta daude Madrilen. Hobe litzateke, garai berrien erakusgarri, torturaren eta tratu txarren biktima ez izatea. Baina, gauzak hain gutxi aldatzen diren estatu batean, okerrenaren beldur izateko arrazoi bat baino gehiago dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.