Hizpideak

Geroa kontuan hartuz

Pello Urzelai.
2011ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Kutxen bat egitea, azkenean, ekonomiaren eta finantzen egoerak behartuta etorri da. Bat egitearen kudeaketa egin beharra zegoen. Kutxen negoziazio estrategia ez da izan batzarretan gutxieneko boto kopurua biltzearena. Horren lekuko da Bildurekin lortutako akordioa. Garai berri bat gorpuzten ari dela islatzen duen akordioa. Kutxek interes berezia izan dute Bilduren babesa lortzeko, eta Bilduk baliatu du negoziazio tarte hori bat egitearen ezaugarriei ukitu propioa emateko (irabazien %30 obra sozialera bideratzeko denbora mugarik ez jartzea, pribatizazioa eragoztea, langileen negoziazio esparrua errespetatu beharra). Kutxek Bilduren babesa lortzeko ahalegin berezia egin badute, bi arrazoi nagusiengatik izan da. Batetik, Bildu kudeatzen ari den instituzioekiko elkarlana behar dutelako; batez ere, Gipuzkoako Diputazioarena. Bestetik, arriskuak ahalik eta gehien gutxitzeko ohiturari jarraikiz, etorkizunari begiratu diotelako eta begirada edo aurreikuspen horretan Bilduren goranzko joera antzeman dutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.