Iñaki Gonzalez 68 urteko donostiarrak etxea gal dezake 32.000 euroko zor batengatik. Lokalaren giltza entregatuta kitatu nahi du zorra, baina bankuak ez dio onartu, eta 32.000 euro eskatzen dizkio, gehienak ez maileguagatik, abokatuen gastuagatik baizik. Auzitegiek erabakiko dute. Iñaki Gonzalezek 417 euroko pentsioa dauka.
Gero eta Iñaki Gonzalez gehiago daude gurean. Badira, jakina, kasu larriagoak, etxea seme-alabak hartuta utzi behar izan dutenak. Badira, baita ere, diru goseak edo oparotasun urteetan dirua barra-barra gastatu eta orain etxea galdu dutenak. Batzuek gurasoen etxera bueltatu behar izan dute, besteak gizarte zerbitzuek utzitakoren batera joan dira eta badira zuzenean kalean geratu direnak ere. Ez pentsa kartoiak goian-behean dituztela kalean edo kutxa automatikoetan lo egiten dutenen istorioak hain arrotzak direnik.
Gobernuak eta bankuak elkar erreskatatzen ari dira. Futbol taldeei zorrak barkatzen zaizkie. Herritarrek, nonbait, ez dute erreskaterik merezi.
Hizpideak
Gonzalezen erreskatea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu