Bazekiten Espainiako agintarieklan erreforma oso «oldarkorra» izango zela. Abisatzen ari ziren, oso modu bitxian abisatu ere, nazioarteko hainbat forotan, ustez mikrofonotik kanpo egindako adierazpenetan. Langileen eskubideen aurkako eraso gogorra etorri da, azkenean, Espainiatik. Patronalak berak ez lituzke hobeto zainduko bere interesak. «Eta, orain, zer?», galdetzen diote askok euren buruari.
Argi dago Raxoik ez zuela erreforma hau onartuko horretarako girorik ez balego. Badaki, UGTren eta CCOOen aldetik, gehienez ere, greba orokor bat espero daitekeela. Eta, hori dagoeneko, antzua dela.
Badaki urte askoan langileek eta klase xumeek lortutakoak behin betiko lurperatzeko aukera historikoa duela. Eta, dagoeneko, mozorrorik gabe egin dezakeela horretarako bidea. Agintariek,finantza erakundeek eta botere ekonomiko-faktikoek badakite zer dagoen jokoan: ongizatearen estatu soziala birrintzea. Eta haiei kontra egiteko, dagoeneko, ez dira nahikoak luzamenduak eta erantzun epelak.
Hizpideak
Greba orokorretik harago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu