jakes goikoetxea
Hizpideak

Guraizeak zorrozten

2012ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaia badaezpada hasi da alperra pasatzen Ajuria Eneko lorategian, han lurreratu behar badu diru kontuetako zuloetan ez hondoratzeko. Urkullu guraizeak zorrozten ere hasi da. Hauteskundeak irabazten baditu, aurrekontuetan murrizketak egiteko erabiliko ditu lehen, oparoaldian, EAJk azpiegitura berrietako zinta zuri-gorri-berdeak mozteko erabiltzen zituen guraizeak.

Jaurlaritzaren 2013ko aurrekontua aurtengoa baino %10 txikiagoa izango dela esan zuen atzo Urkulluk. Dirutan, mila milioi euro baino gehiago dira. «Baliabide falta», «zorroztasuna», «doikuntzak»... aipatu zituen, hurrengo Jaurlaritzak murrizketak egin beharko dituela mozorrotzeko. Diru sarrerak ez baitituzte zuloaren pare handituko.

Mila milioi euroko zuloarena jakina da, baina hautagaiak ez dira ausartzen zer murriztuko duten zehaztera. Ez Urkullu —Lopezen oinordetzaren aitzakia izango du—, ez Lopez —murrizketak ez egiteko aurreratu ditu hauteskundeak—, eta ezta Mintegi ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.