Esan dute bidali dietela eta bidalitakoan esaten dietela hura harekin egon zela eta erabakian eragiteko modukoak esan zizkietela. Kordobako alkateak lehenengo eta Zaragozakoak hurrengo. Gutun-azal anonimo bat jaso dutela diote. Frantziatik bidalitakoa. Epaimahaiko kideetako batek, Donostiari, Europako 20116ko Kultur Hiriburu izateko hautagaitza hobetzeko «gomendioak, irizpideak eta zuzenketak» eman zizkiola esaten ei da bertan. Esan dute bidali dietela eta bidalitakoan esaten dietela hura harekin egon zela eta erabakian eragiteko modukoak esan zizkietela.
Galtzailearen kasketa eta muxina. «Arrazoi politikoen» argudio argudiaezina ahitu ondoren, inpugnazioaren bide inpugnaezina agortu ondoren, gutun-azal anonimoen txanda da orain. Kasketa eta muxina izan behar lukeena, ordea, indarra hartuz joan da, eta horren abiapuntu eskasetik abiatuko dira bai Europako Batzordea eta bai Espainiako Kultura Ministerioa, ikerketa batzordeak abian jartzeko. Ez ote dute gutun-azal anonimoekin egingo.
Hizpideak
Gutun-azal anonimoez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu