Antonio Basagoitik esan litzakeenak. Edota Yolanda Barcinak: «Euskal herritarrek erabakiko dute Euskal Herriaren geroa, baina zenbait berme izan behar dituzte horretarako», «Euskal Herriaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak martxan daude. Espero dut akordioren bat iritsiko dugula prozesu honetan», «Ikuspuntu ugari daude Euskal Herriak Espainiaren barruan izan beharko lukeen estatusaren inguruan, baina eztabaida hori behin nazioak Espainian jarraitu nahi duela erabaki eta gero izan beharko genuke».Basagoitik esandakoak izan zitezkeen. Edota Barcinak. Baina ez dira. Jarri Euskal Herria jartzen duen lekuan Eskozia, eta Espainia-ren ordez Erresuma Batua, eta Ruth Davidsonek BERRIAri eginiko adierazpenak irakurriko dituzue. Eskoziako Alderdi Kontserbadoreko buruzagia da Davidson. Gure Basagoiti. Gure Barcina.
Baina ezberdinak dira, bistan denez. Estatu handien babesean segitu nahi duten arren batzuek onartzen dutelako herritarrei zuzenean galdetzea eta besteek, zoritxarrez, ez.
Hizpideak
Han eta hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu