Xabin Makazaga.
Hizpideak

Handia, herri txiki batean

2012ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Euskara, soziolinguistika, politika, literatura... Herrigintza, finean, bere osotasunean hartuta. Ezinezkoa da Euskal Herri garaikidearen kronika bat egitea, Txillardegiri, Jose Luis Alvarez Enparantzari, maila goreneko leku bat eskaini gabe. Gutxi, hura baino gorago. Bide berrien urratzailea izan da jorratu izan dituen alorretan, eragilea, eta intelektual konprometitu eta koherentea. Euskaltzalea eta abertzalea, ororen gainetik. Euskal Herria euskaratik eta euskaraz eraikitzeko lanean eman du bizia. ETAren eta Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen, eta bere konpromiso politikoak eragotzi zion euskararen munduan aitortza instituzional handiagoa izatea. Baina haren emana ugaria eta oparoa izan da. Hizkuntzalaritzan eta soziolinguistikan erreferente ezinbestekoa da. Bera gabe, Euskal Herria ez zatekeen gaur egun dena izango. Eta, literaturan ere, Leturiaren egunkari ezkutua-rekin bereziki, bide berrien erakusle izan zen. Estatu bat izanez gero euskara akaso salbatuko dela baina estaturik gabe seguru galduko dela esan zuena estatua jaio aurretik hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.