Aaukera politiko guztiak aurkeztu ahal izango dira hurrengo hauteskundeetan, 11 urtean lehenengoz. Galdutako eskubideak ez dira erraz berreskuratzen, eta hala gertatu da sufragio unibertsalarekin ere: hamaika urte, makina bat tentsio eta alferrikako nahigabe pila bat joan dira, Konstituzionalaren erabakia etorri den arte.Euskal Herria Bildu koalizioaren barruan aurkeztuko da Sortu Eusko Legebiltzarreko bozetara. Eta emaitza onak izango ditu. Hainbeste esan daiteke,inkesta askoren beharrik gabe.
Agian horri begira jarri dira alderdiak Gipuzkoan ere, hondakinak aitzakiatzat hartuta, Bildu ahalik eta gehien higatzeko. Ikusi beharko dira ondorioak. Dena dela, hauteskunde ia normalak izango dira, aspaldiko partez. Nahiz eta EH Bilduko lehendakarigai izan zitekeenak espetxean ikusi beharko dituen kanpaina eta hauteskunde gaua. Nahiz eta Sortu legeztatzeko erabilitako argudio berengatik lehia politikoan egon beharko luketen dozenaka lagunek espetxean jarraitzen duten. Aurrerapausoa izan da.
Hizpideak
Hauteskundeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu