Aukera politiko guztien botopaperak herritarren eskura egongo dira gaur. Eta boto guzti-guztiek balio bera izango dute kontaketan. Duela lau urteko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ez zen horrelakorik gertatu, eta, alde horretatik, aurrerapausoa ezin da ukatu. Baina behatzak ez luke ilargia estali behar. Herritarrek oraindik ere ez dute aukerarik parlamentu burujabe bat osatzeko. Espainiako legediak onartutako parlamentu eta gobernu autonomikoak osatuko dira gaurko emaitzen ondorioz. Baina Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialek aspaldi adierazi dute jantzi hori zaharkitua geratu zaiola herri honi. Horregatik, eskubide nazionalakonartuta, etorkizuna modu libre batean erabakitzeko aukera irabaztea dago jokoan.
Erosokerian ez erortzeko garaiak zabalduko dira. Bakarrik herritarren, indar politikoen eta eragile sozialen bultzadaz etorriko da hurrengo pausoa: herri independente bat osatzeko aukerari baietz edo ezetz esan ahal izatea. Une historiko hori prestatzeko urrats txiki bat izan beharko luke gaurkoak.
Hizpideak
Herri libre baten bila
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu