Hizpideak
Herri proiektu bat ere bai
Herritarrak, izen-abizenez, dirua jarri eta akziodun bihurtu ziren». Hala kontatzen du Iñaki Uria Euskaldunon Egunkaria-ko kontseilari ordezkari ohiak, Gezurra ari du liburuan, Euskaldunon Egunkaria-ren sorrera. Herritarren proiektu bat zen, Espainiako Auzitegi Nazionalean sinesten ez bazioten ere. 1990eko abenduaren 6an ikusi zuen argia, eta sendotze bidean zela itxi zuten, 2003an. Lau hilabetera, herritarrek berriro izen-abizenez dirua jarri eta akziodun bihurtuta ikusi zuen argia BERRIAk. Baina krisiak eta hedabideetan izaten ari den iraultzak ataka zailean jarri dute berriro euskarazko egunkariaren iraunkortasuna. Halere, ez da atzera geratu. Gero eta euskarri gehiagotarako informazioa egokitu, eta gero eta informazio osatuagoa emateko buru-belarri dihardu lantaldeak. Inoiz baino irakurle gehiago ditu, baina inoiz baino diru sarrera gutxiago. Horregatik jo du berriro herritarrengana, eta erantzuna oparoa izaten ari da. Badago komunitate bat euskarazko hedabidesendo baten beharra ikusten duena, BERRIA ez baita soilik hedabide bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu