Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Alderdi Popularrak kontrolpean izango dute Kutxabank. Bi alderdien arteko akordioaren ondorioz, eta korrika eta presaka erakunde berriaren estatutuak aldatuta, admistrazio kontseiluak hamabost kide besterik ez ditu izango, hogei izan beharrean. Horietatik hamar jeltzaleek aukeratutakoak izango dira, tartean Mario Fernandez presidentea. PPk lau eserleku gordeko ditu beretzat, eta azkeneko aulkia Carlos Zapatero Vital Kutxako presidentearentzat litzateke, nahiz eta PSE-EE operaziotik kanpo geratu den.
Izan ere, Kutxabank eratzeko prozesuak erakutsi du azkenean oso bazterrean gelditu direla duela hilabete batzuk alderdi nagusiek erakutsitako asmoak. Finantza erakundeen eta gizartearen asmo orokorrak nabarmendu zituzten orduan EAJ, PSE-EE, PP eta Bilduk, baina boterea partekatzeko eta administrazio kontseilua gaur egungo instituzioen osaketaren ispilu izateko aukera egon denean, alderdien proiektuak gailendu zaizkio edozein herri proiekturi.
Hizpideak
Herri proiektua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu