Garaile eta garaituen amaiera bat nahi dutenek historia idatzi nahi dute, esklusiboki. Argi gera bedi nork irabazi duen, eta nork galdu. Nork erabili duen bortizkeria, eta nork pairatu. Indarkeria alde bakarrekoa izan dela garbi uzteko. Francoren zapalkuntza izan ez balitz bezala, Poliziaren torturak eta hilketak nahiz talde parapolizialen atentatuak asmakizun hutsa balira bezala; estatuaren gehiegikeriak —alderdien legez kanporatzea, hedabideen ixtea, kazetari eta politikarien espetxeratzea— ero bakan batzuen buruan bakarrik baleude bezala.
Historia idazten duenak etorkizuneko belaunaldien pentsamendua baldintzatzen du. Botere erakustaldi bat da. Horregatik, Nafarroarena ez zen konkista bat izan, «berdinen arteko ituna» baizik; Franco ez zen diktadorea, «buruzagi katoliko kementsua» baizik...Botererik ezean, Euskal Herriak ez du historia idazteko aukerarik izan. Eskoletan irakasteko ere gero eta traba handiagoak ditu. Eta, besteak beste, burujabetza behar du, geroa ez ezik, iragana ere bere erara azaltzeko.
Hizpideak
Historia nork idatziko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu