Xabin Makazaga.
Hizpideak

Homizidio bat 'istripuz'

2012ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak non sartu ere ez du jakingo, ertzain baten pilotakada batek Iñigo Cabacas hil ostean. Autopsiak Bilboko gertaerak argitu aurreko uneetan hipotesi guztiak aintzat hartzekoak zirela esan zuen, eta atzo, berriro, tesi horri eutsi zion. Frogaren pisua zama bihurtuta, baina, Ertzaintzaren aldetik arduragabekeriaren bat egotea «posible» dela onartu zuen. Eta, ertzainak oldartu zirenean jendetza handia egon arren bilduta, barne ikerketa egiteko aintzat hartu duten bide bakarra ertzainen lekukotzak direla aitortu zuen Aresek.

Juan Kalparsoro fiskalburuak, berriz, esan du Cabacasen heriotza zuhurtziarik ezak eragindako homizidioa izan daitekeela. Ez du argitu zuhurtziarik eza pilotakada jaurti zuen ertzainarena, oldartzeko agindu zuenarena, edo jokatzen duten bezala jokatzeko agintzen dietenena izan litekeen. Ikerketak, ordea, deliturik ez zela izan ondorioztatzea ere posible dela erantsi du. Ikerketa beharrik ez duena, Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa da: «Istripuak, tamalez, gerta daitezke».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.