Pello Urzelai.
Hizpideak

Hotzak jota

2012ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Siberiatik heldu omen da egunotako hotzaldia Euskal Herrira. Eguneroko bizimoduan eragina izaten ari da, baina ondorio orokor larririk gabe. Herritarrek, oro har, ez diote beldurrez begiratzen eguraldi hotzari, badakitelako etorri den bezala joango dela, eta neguaren atzetik udaberria iritsiko delako. Ekonomia pairatzen ari den hotzaldiak, aldiz, askoz gehiago kezkatzen ditu herritarrak. Ez dago argi nondik datorren eta zergatik. Baina, batez ere, ez dago argi izpirik hotzaldi ekonomikoaren amaierari buruz. Aitzitik, krisi ekonomikoaren ondorioen larritasuna areagotzen ari da, baita Euskal Herrian ere. Langabezia handituz joateaz gain, pobre bizi den jendearen kopurua handitzen ari da, eta haren egoera kaskartzen ari da, larritasunaren iraupen soilarekin. Aldi berean, botere publikoek gero eta baliabide gutxiago dute esku artean krisiaren kontrako neurriak hartzeko, eta agintariek, itxuraz, nora jo ez dakite, eta krisiaren benetako arrazoiei heltzeko gaitasunik ez dute erakusten. Hotzak jota ez daudela frogatzea dagokie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.