mikel lizarralde
Hizpideak

Independentzia gertuago

2012ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Kataluniak independentzia gertu duela esatea asko litzateke, baina ukaezina da subiranotasunaren eta Espainiatik kanpo estatu propio bat izatearen aldeko iritziak lekua hartzen ari direla azkenaldian. Dagoeneko aukera erreal gisa ikusi dute kataluniar askok independentzia, eta balizko erreferendum batean izango liratekeen emaitzek ere hori adierazten dute. Inkesten arabera, 2007an, orain bost urte,herritarren %34k egingo zuketen independentziaren alde; %44 kontra agertuko ziratekeen. Gaur herritarren erdia pasa dago independentziaren alde, eta bostetik batek egingo luke aurka. Adierazgarria da krisi ekonomikoak lortu izana urteetan ideologia independentistak lortu ezin izan duena.

Datuak datu, Espainiak, Estatuak, horretarako bideari itxita eusten dio. Aldiz, independentzia kalean eskatzea konstituzioaren aurkakotzat jo berri du PPko buruetako batek, «espainiar denek erabakitakoa» urratzen duelakoan. Adierazpen askatasuna ere Espainiako Konstituzioaren aurkakoa da beraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.