inaki petxarroman
Hizpideak

Independentzia

2012ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Bere izate propioaren berri eduki eta burujabetza osoari uko egin dioten nazioak gutxi izango dira munduan. Horregatik, independentziari uko egiten dioten nazioetan, erraz suma daiteke atzerriko indarren asimilatze politiko, ekonomiko eta kulturalaren arrakasta. Euskal Herrian agerikoa da hori—lurralde batzuetan besteetan baino gehiago—, eta bakarrik nazio sentimenduaren sendotze orokorraren poderioz ailegatuko da independentziari indartsu heltzeko abagunea.

James Connolly independentismo irlandarraren aintzidariak hauxe ohartarazi zien iraganera begira ari ziren nazioanalista katolikoei: «Mugimendu nazionalak frogatu behar dio herriari ez dela oinarritzen gure iraganaren idealizatze morboso batean, baizik eta gai dela egungo arazoei erantzun argi eta betierekoa emateko, eta egungo eta etorkizuneko beharrei erantzungo dien eredu politiko-ekonomikoa eskaintzeko».

Independentziaren inguruko eztabaida puri-purian dago Europan bertan ere, Eskoziako erreferenduma ostertzean dagoela. Eta eztabaida horretan Euskal Herriak ere badauka murgiltzeko eskubidea. Jakinik ere bidea ez dela erraza izango. Kontziente izanda Simon Bolivar Hego Amerikako herrien askatzaileak esan zuenaz, alegia, «garaipena sakrifizioen bidetik» bakarrik hel daitekeela. Kontziente izanda Mohandas Gandhi Indiako independentziaren aitak bere herriari ohartarazi zionaz: «Kanpoko askatasuna eskainiko zaigu, bakarrik, jakin baldin badugu gure barruko askatasuna garatzen». Konplexurik gabe,norberarentzat ona denak ondokoari on egingo diola konbentzituta heldu behar zaio eztabaidari. Slavoj Zizecek dioen bezala, garai interesgarriak datoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.