Pello Urzelai.
Hizpideak

Inoiz gehiago ez

2012ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Garoñako zentral nuklearrak itxita egon behar zuen. 1970ean ireki zuten, gehienez 40 urte irauteko. 2011, beraz, urteen poderioz zaharkitutako zentral nuklearrari amaiera emateko urtea zen. Zentralaren jabeak, ordea, hamar urteko luzapena eskatu zuen, eta Zapateroren gobernuak, ukatu beharrean, lau urteko luzapena onartu zuen, ixteko eguna 2013ko uztailaren 5era arte atzeratuta. Benetako erabakia hurrengo gobernuari pasatu zion, beste luzapen bat egiteko aukera dagoelako. PP iritsi da gobernura, eta luzapenaren atea ireki du, ixteko eguna bere horretan utzi beharrean Segurtasun Nuklearraren Kontseiluari txosten bat eskatu diolako. Ez dago itsu okerragorik ikusi nahi ez duena baino, Fukushimako hondamendi nuklearra gertatu ez balitz bezala ari baita Raxoiren gobernua. Itsu, ez duelako ikusi nahi Garoñako zentral nuklearra ez dagoela hondamendi bati eusteko moduan eta ez duelako ikusi nahi mota guztietako pitzaduraz beteta dagoela. Distantzia eta larritasuna kontuan harturik, euskal arazo bat ere badela bistan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.