Donostiako Zinemaldiaren oihartzuna euskal gatazkaren berri emateko bozgorailu gisa erabili da maiz —gehienetan euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko; gaur bertan Egin Dezagun Bideak deitutako manifestazioak hiriko kaleak hartuko ditu—, baina, horrez gainera, jaialdiak esangura politiko handiko gertakariekin bat egin du behin baino gehiagotan. Duela 13 urte, 1998an, ETAren su-eten iragarpenak ilusioa eta itxaropena ekarri zituen jaialdiaren hasieran. Atzo, ifrentzua egokitu zen. Espainiako Auzitegi Nazionalak Bateragune auzian kaleratutako ebazpenak areago ilundu zuen berez gris eta euritsu zetorren eguna. Eta kezka eta harridura zabaldu gizartean.
Kasualitatez, amesgaiztoen inguruko film batek zabaldu du aurten jaialdiko sail ofiziala, iraganeko kontuak atzean utzi nahi dituztenen etxeetan sartu eta izua zabaltzen duten aurpegirik gabeko munstroak baitira Intruders pelikulako protagonistak.
Atzoko intrusoak ez ziren pantailakoak bakarrik izan.
Hizpideak
Intrusoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu