Hizpideak

Iragarritako 'heriotza'

enekoitz telleria sarriegi
2011ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Lau hilabete lehenago iragarri du. Espainiako hauteskunde orokorrak azaroaren 20an izango dira. Esperotako ezustekoa izan da Jose Luis Rodriguez Zapaterok emandakoa. Iragarpen garciamarquezdar baten modukoa, heriotza iragarritako baten kronika.

Krisiak eraman du, krisiak jan du Zapatero, gastu sozialaren bermatzaile nagusi izan eta gastu sozialean inoizko murrizketarik handiena egin duen presidentea. Sindikatuek eraman dute, greba orokorrek, lan merkatuaren erreformak, langabeziak. Eta Espainiaren zorrak, eta erreskate hotsek. Eta maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzek, Bildurenek, apustu politiko berrienek.

Badoa hura, eta nor dator? Azaroaren 20an, Francisco Franco diktadorea hil zen egun berean, oso litekeena da zer ospatu bikoitza izatea PPk. Aitzindariaren heriotzaren urteurrena eta Espainiako hauteskundeetan lortutako garaipena. Raxoi tentuz aritu da, orain arte. Ez du eskuinaren beldurrez inor aztoratzerik nahi izan, orain arte. Garai gogorra(goa)k datoz. Eta ez dadila iragarpen garciamarquezdarra izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.