Idurre Eskisabel Larrañaga.
Hizpideak

Irtenbide kolektiboa

2012ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak argi du gaur presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manifestazioakez duela ezertarako balioko. Edo, zuzenago,bi gauzatarako balioko duela: ezker abertzalearen aldarrikapenak indartzeko eta gizartean frustrazioa eragiteko. Mezu hori zabaldu du ekitaldiaren aurretik.

Aresek dio «aurrera egiteko inolako aukerarik ez duten irtenbide kolektiboak» eskatuko direla gaur Bilbon, eta ez dela halakorik izango, besteak beste, legeak galarazten duelako. Alegia, presoek onurak nahi badituzte banakako eskaerak egin beharko dituztela.

Kondena beteta daukaten presoak, gaixorik daudenak, zigorraren hiru laurdenak egindakoak aske uztea, eta, oro har, guztiak Euskal Herrira ekartzea dira gaurko aldarrikapenak. Aresek aipatutako legedi horren barrukoak, denak. Espainiako Justiziak gogor behartu baitu legedia bere nahierara, eta ez banakoen aurka, baizik eta euskal presoek osatzen duten multzoaren kontra, hots, irtenbiderik izango bada, kolektiboa izan beharko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.