Hizpideak

Israel eta Europa

inaki petxarroman
2011ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Airez, itsasoz eta lurrez. Halaxe irabazi nahi du Israelek palestinarrenaurkako guda. Aspaldi galdu zuen zilegitasuna. Baina boterea soberan du, eta hori, mundu honetan, ez da gutxi.

Atzo Paristik Tel Avivera zihoazen dozenaka lagun hegazkinera ezin sartuta geratu ziren, Israelgo agintariek zerrenda beltz batean sartu eta aire konpainiei eskatu zielako bidaiatzen ez uzteko. Argi geratzen ari da egunotan Israelek daraman politikaren gainean Europako herrialdeek duten erantzukizuna. Greziak –Espainiaren eta beste hainbat herrialderen isiltasuna lagun–, esaterako, traba besterik ez die jarri Askatasunaren II. Flotillan Gazara iristen saiatu diren boluntarioei. Charles de Gaulle aireportuan gertatutako eskubide urratzeak —mugitzeko mugarik ez duten herritarrei bidaiatzea debekatzea, adibidez— zuzenean lepora dakizkioke Frantziako Gobernuari.

Palestinarren aurka Israelek indarrean duen blokeoak ezingo luke iraun, Ameriketako Estatu Batuek eta Europak babestuko ez balute. Lehen argi zegoen. Orain, argiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.