Hego Euskal Herriko erakundeetako ordezkariak —Nafarroako Gobernua eta Arabako Diputazioa salbu— Espainiako Gobernuak berriki agindutako neurri ekonomikoen aurka agertu dira. Baina, norbaitek zalantzarik bazuen, argi dago zein den itsasontzi honetako kapitaina; nondik bidaltzen dizkioten aginduak; eta zer diren Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta hiru diputazioak bidaia horretan.XIX. mendera arte askotan erabili zen foru pasea amets independentista bat baino ez da gaur egun.
Horiek hala, asma daiteke non lehorreratuko den itsasontzia: BEZaren igoera ezarriko da, funtzionarioen soldatak jaitsi egingo dira, langabezia sariak eta mendekotasuneko laguntzak are eta gehiago murriztuko diraeta osasun berrordainketa indarrean jarriko daEAEn ere, Konstituzionalak Madrilen helegitea tramiterako onartu ondoren.
Batzuk etsita daude alternatibarik ezarekin. Irtenbidea gero eta argiago dago, ordea: hondoratzen ari den Espainiaren itsasontzitik lehenbailehen irtetea. Harekin batera ito aurretik.
Hizpideak
Itsasontzitik salto egin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu