ETA desagertu arte presoek «araudian dauden espetxe onurak» ezingo dituztela eduki adierazi du Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak Rodolfo Ares EAEko Barne sailburuarekin Bilbon egindako bileraren ondoren. Adierazpenok oso panorama txarra agertzen dute. Batetik, agerian uzten dutelako Euskal Herrian sortu den egoera politiko berrian Madrilek dituen ardurei bizkar ematen jarraituko duela; eta, bestetik, etsipena zabaltzen dutelako. Izan ere, herritarrek nahi dute prozesu politikoak aurrera egitea. Nahi dute ezker abertzaleak eta ETAk alde bakarrez hartutako erabakiak finkatzea eta bake prozesua egonkortzea. Eta, horretarako, espetxe politika aldatzea ezinbestekotzat jotzen dute, Bilboko manifestazioan agerian utzi zuten bezala.
Ministroak azaldu beharko luke zergatik jarraituko duen euskal presoei espetxe onurak ukatzen, legezkoak badira. Eta jakin beharko luke zigor politika horri eutsita euskal gizartea gero eta urrutiago edukiko duela; presoak Euskal Herritik bezain urruti gutxienez.
Hizpideak
Itsukeriak preso
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu