Hizpideak

Izan taldean garelako

Idurre Eskisabel Larrañaga.
2011ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Joan da beste urte batez Euskararen Eguna, eta egin dira han eta hemen ekitaldi eta adierazpenak; egin dituzte instituzio ofizialek eta elkarte xumeek; agintariek eta herritarrek.

Iritsi da beste urte batez Durangoko Azoka, eta han izango dira liburuak, diskoak eta bestelako argitalpenak, asko. Han izango dira argitaletxeak, asko, handiak eta txikiak, erakundeei lotutakoak zein erakundeen kontrakoak. Han izango da jendea, askotarikoa.

Eta etorri zaizkigu beste urte batez galderak: «Zertarako Euskararen Egun, Mintzodromo eta mintzodromoondokoak? Eguneroko konpromisoa eta egiazko politikak dira behar direnak». «Zertarako Durangoko erromesaldia? Urte osoko egiazko irakurleak eta euskarazko sorkuntzari industria aitortza egingo dioten kultur politikak dira behar direnak».

Konforme. Baina, era berean, talde bateko kide sentitzea beharrezkoa du norbanakoak nortasuna eratzeko: kasu honetan, besteengan ispilatuta bere burua euskaldun ikusi eta eratzeko. Horixe urteroko errituen ekarpena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.