Xabin Makazaga.
Hizpideak

Justizia partitzen

2012ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Sei alde, eta bost kontra. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak boto baten aldeaz erabaki du Sortuk alderdi politikoen erregistroan izateko eskubidea zuela. Eta duela. Auzitegi Gorenak eragotzi egin zion 2010eko martxoan, Sortuk bere estatutuetan argi eta garbi adierazi arren indarkeriaren erabilera gaitzesten duela —espresuki ETA aipatuta— helburu politikoak lortzeko.

Orduan, Goreneko bederatzi magistratuk ebatzi zuten Sortu lege barruan ez onartzea, eta beste zazpik, erabaki horrekin ados ez, eta boto partikularra eman zuten. Atzo, Konstituzionalaren gehiengoarekin ados ez zeuden hiruk eman zuten gisa berean. Gorenaren pausoa bigarren aldiz aldarazi du Konstituzionalak, Bilduri ere bozetarako atea ireki baitzion iazko maiatzean, orduan ere 6-5, Gorenak itxi eta gero.

Aurrerakoieta kontserbadore gisa aurkezten dizkigute epaile horiek, eta, salbuespen batekin, boto bera eman ohi dute talde bereko kideek. Lau epaile, baina, epea gaindituta, aldatu egin behar dituzte. Eta, oreka berri bat sortu arren, justizia partitzen jarraituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.