Hizpideak
Kanpainaurrean
Alderdiek asteburuko agenda astintzea sintoma bat izaten da hauteskundeak hurbil daudela igartzeko. Asteburuetako ekitaldiak ugaltzen hasten direnean eta, batez ere, unean uneko lehendakariak asteburuetan alderdi ekitaldiak programatzen dituenean susma daiteke hauteskundeak ez daudelaurruti. Horrekin batera, alderdiak hauteskunde ondoko itun aukerei buruz hitz egiten hasten badira, ez dago zalantzarik hauteskundeak bertan daudela, deitu behar dituenak geroko kontu bat dela ziurtatu arren. Itun posibleei buruz hitz egitea ohikoa da kanpainaurrean. Beste indar politikoei ituna egiteko asmoa leporatzea nork bere nortasuna indartzeko estratagema bat izaten da. PPk egin duen bezala: ezker abertzalearekin hitzartzeko asmoa egotzi dio Basagoitik EAJri. Akusazio hori, aitzitik, benetako asmoak ezkutatzeko taktika bat ere izan daiteke, bestela ez baita ulertzen aurreikuspen hori egiten duena EAJrekin Kutxen Legea hitzartu duena izatea. Itunak itun, dudarik ez dago itunena gai nagusietako bat izanen dela kanpaina iritsi bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu