Parisen igaro zuen ia bere bizitzaren erdia, baina zuberotar, euskaldun, ikusten eta sentitzen zuen bere burua. Niko semeak dioen bezala, jaioterria zuen beti gogoan. Dominika Etxart beti egon zen argi fokuetatik urrun, baina isilean, apal-apal, gaztetatik lan egin zuen kantu zaharrak, euskal kantuak, berreskuratzen. Eta kantuan eman zuen bizitza. Hil arte. Bai gazte zelarik, bai Parisen bizi izan zen 40 urteetan, eta baita 1992an Euskal Herrira itzuli ondoren ere. Pasio zuen kantua eta, atzo, pasio eta emozio berarekin kantatu zioten senide eta lagunek beilategian.
Ez zen inoiz nabarmendu. Bizitza osoa kantuari emana egon arren, askok 2004. urtean ezagutu zuten, Nikorekin eta Robert Larrandaburu suhiarekin batera, Eperra diskoa kaleratu zuenean. Orduan iritsi zitzaion inoiz bilatu ez zuen errekonozimendua. Berak, hala ere, beti bezala segitu zuen. Kantuan. Kantuan senideekin partekatutako oholtzetan, eta kantuan jaiegunetako bazkari eta afari osteetan. Horrela joan da, 79 urte zituela.
Hizpideak
Kantuan bizi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu