Espainiako gobernuek —PSOErenek nahiz PPrenek— hartutako erabaki politikoei Auzitegi Konstituzionalak babes juridikoa emanda eta Parot doktrina «konstituzionala» eta «legezkoa» izanik, ageriago gelditu da lehen ere bistakoa zena: euskal preso politikoak merkantzia dira estatuarentzat, subjektu baino gehiago objektuak, oinarrizko giza eskubideak ere ukatu ahal zaizkienak. Bestela, nekez uler daiteke gaixotasun larriak dituzten pertsona batzuek espetxeratuta segitzea edo de facto bizitza osorako zigorra dena ezar-tzea dozenaka presori. Non, eta azken 35 urteotan lortu duen estatus demokratikoaz harro dagoen estatu batean.
Espainiako Gobernuak gatazka konpontzeko pausoak emateko imintziorik egin ez badu ere, Euskal Herrian gero eta ozenagoa da espetxe politika aldatzeko eta politika hori konponbide gakoetan kokatzeko exijentzia. Eskaera hori, gainera, gero eta eremu politikogehiagotatik ari zaizkio egiten Madrili. Herrira mugimenduak deituta atzo 220tik gora herritan eginiko agerraldiak dira horren isla.
Hizpideak
Konponbide gakoetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu