Hizpideak

Konpromiso beharra

mikel lizarralde
2011ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Datuek ez dute gezurrik esaten. Eusko Jaurlaritzak 400.000 euro gutxiago emango dizkie 2012an hedabideei. Gasteizko gobernuaren aurrekontuek goraka egin dutenean ere, euskalgintzara eta euskarazko komunikabideetara bideratutako diru sailak izoztu samar egon dira, eta orain, krisiaren ondorioz aurrekontuetan guraizeak sartu dituztenean, aizkorakadaare larriagoa da. Datuek dena adierazten dute. Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideentzako laguntza oro desagerraraziko du.

Euskarazko komunikabideak estrategikoak badira euskara bultzatzeko, sektoreak babestuta egon behar du ezinbestean. Herri baten etorkizunarentzat estrategikoak diren esparruak zaindu beharko lituzke administrazioak, eta sarritan ideia horri bueltaka mintzatu dira Eusko Jaurlaritzako ordezkariak. Baina errealitatea —eta datuak dira horren erakusgarri— tematia da. Eta agerian uzten du zer nahi den eta zer ez. Euskarazko hedabideak indartzeko konpromisorik badagoen ala ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.