inaki petxarroman
Hizpideak

Kukutzaren falta

2012ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Sortze fabrika zen Kukutza. Euskal Herriko osoko ehundik gora kultur eragilek hala definitu zuten Bilboko gaztetxea hondeamakinek eta poliziak birrindu baino ordu batzuk lehenago. Gune aktibo, bizi eta sortzailea zen, autogestioan eta herritarren parte hartzean oinarritua. Erakundeek ahaztutako auzo bazterreko bat biziaraztzeko eta erakargarri egiteko makina bat lan egin zuen Kukutzak, makinek hauts bihurtu zuten arte. Iñaki Azkuna alkateak jabego pribatuaren aldeko arrazoiak eman zituen gaztetxea husteko, «legez kanpoko okupazioaren aurrean». Ertzaintzaren bortizkeria zilegi zela iradoki zuen agintari jeltzaleak adierazpen horiekin.

Urtebete joan da, eta Kukutzak utzitako zauriak itxi gabe daude oraindik. 70 lagun epaiketa zain daude, zigor eta isun gogorren mehatxupean. Polizien aurkako bortizkeriaren aurka jarritako 30 salaketak, berriz, artxibatuta daude. «Sortze fabrika» bidegabekeriarena bihurtu zuten gaur urtebete, eta, gutxi batzuek asko irabazteko, askok gehiago galdu behar izan dute bidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.