Xabin Makazaga.
Hizpideak

Lagunak eta etsaiak

2012ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Aieteko Adierazpena sinatu eta urtebetera, Espainiako eta Frantziako gobernuek elkarrizketak abiatzeko egin zitzaien deiari ez diotela oraindik erantzunik eman gaitzetsi du Basque Friendship Group babes taldeak. Euskal Herriko gatazka konponbidean jartzea sustatzeko sortu zen Friendship taldea Europako Parlamentuan, bake prozesuaren aldeko lagunak dira, eta Jonathan Powell Aieteko Adierazpenaren sinatzaile eta Erresuma Batuko lehen ministroaren kabinete-buru izanaren hitz batzuk gogora ekarri dituzte: «Ez da nahikoa gatazka bat amaitzea nahi izatea. Konpromisoak izan behar dituzu, aurrez hitz egin beharra duzu, arazo bat konpontzea nahi baduzu».

Europako Batasunak Bakearen Nobel saria jaso duela eta, gogora ekarri dute EBk «etsai historikoen arteko gerrak amaitzen» lagundu duela. Sariak Euskal Herrirako konponbidea bilatzeko «pizgarria» izan behar duela uste dute. Hala, Europako erakundeei eskatu die bake prozesua sustatzen «aktiboki» parte hartzeko. Lagundu nahi dute, inork ez dezan beste urtebete gal.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.