Lesbiana, gay, transexual eta bisexualen (LGTB) harrotasun eguna joan da. Nazioarteko egun guztiak bezala, hizketagai izan zen atzo, eta oraindik ere arazoa izango da gaur. Eguna ospatu beharrak erakusten baitu egoeraren neurria: milaka pertsonak ezin dute askatasunez bizi une bakoitzean desio duten aukera afektibo-sexuala. Pertsona guztien sexu joerarekiko errespetua azaltzea da politikoki zuzena ia alderdi eta beste gizarte eragile guztientzat, baina horrek ezin du ezkutatu gizarteak gai honekin azaltzen duen benetako aurpegia.
Aurrera egin dela argudiatuko dute batzuek. Jakina, duela 20 urte gaixotasuntzat hartzen zuen OMEk sexu bereko pertsonen arteko harremanak edukitzea. Baina belaunaldi berriei begiratuz gero —haiek baitira transmititzen zaizkien balioen ispilurik fidagarriena— hain aurrera egin ote den ez da hain ziurra. Deustu Fundazioaren2009ko ikerketa batean DBHko ikasleen ia %20k adierazi zuten atzoko bezalako manifestazioak debekatu behar liratekeela. Ez gaude Errusiatik hain urrun.
Hizpideak
LGTB harrotasun eguna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu